miércoles, 20 de abril de 2011

maitatu, ikasi, ari... EUSKALAKARI!




Euskeraren aldeko ibilaldia Trebiñun hasi zen pasaden apirilaren zazpian. Hamaika egun jarraian korrikan eman ostean, pasaden igandean Donostira heldu ginen. Beraz, guztion esfortsu eta partaidekidetzarekin lortu egin dugu Euskal Herri osotik euskararen sentimendua egotea.

AEK-ren koordinatzaileek 17.korrikaren balorazioa egindakoan, inoiz baino jende gehiago parte hartu dugula  eta zoragarria izan dela gehitu dute. Izan ere, beraien hitzak hauek izan dira;

“Eskerrik asko, eskerrik asko, eskerrik asko Euskal Herria!”

“Zalantza barik, inoiz baino jende gehiagok hartu duelako parte euskararen aldeko lasterketa erraldoian”.

Arestian aipatutakoarekin gehituz, inkesta antzeko bat egin nahi genuke;
  1. Parte hartu duzue?
  2. Jarduera hauek (euskeraren aldekoak) gustoko dituzue?
  3. Ariketa hauek euskeraren egoera hobetu dezaketela pentsatzen duzue?

Milesker gure bloga irakurtzeagatik!
Primeran pasa aste santuan! :)



1 comentario:

  1. EGUNON!
    Euskara bultzatzen duten ekitaldiak beharrezkoak ikusten ditut, hauei esker gure herriaren egoera zein denaren mentalizazioa egiten dugulako.
    Gaztea nintzenetik parte hartu dut hauetan eta honela jarraitzea espero dt!

    ResponderEliminar

New York