jueves, 5 de mayo de 2011

Quiero, Quiero, quiero: Cuanto me quiero!


Atzo unibertsitatean, bisita izan genuen. Educablog-eko sortzaileetariko bat bere proiektua aurkeztera etorri zitzaigun. Hurengoko lerroetan hark kontatu ziguna azalduko dugu.

Educablog, orain de la 5 urte sortu izan zen gizarte hezitzaileen eta pedagogoen talde txiki baten eskutik. Esparru honetan, hau da, hezitzaileen lan munduko inguruan, hainbat beharrei eta informazio faltei erantzuna emateko sortua izan zen. Blog honetan alor ezberdinak zein kasu praktikoak aurkitu daitezke. Bertan profesioaren hainbat hezitzaile parte hartzen dute, iritziak eta komentariak jarriz, egunero 550 bisita izanda eta 12-13 komentarioko mediarekin igoera bakoitzeko. Gaur egun hezitzaileen inguruan informazio eta komunikazio tresna baliogarria eta ezinbestekotzat hartzen dugu, interneten bidezko interakzioan.

Apirilak 26an igotako artikuluari buruz mintzatuko gara, "Eterna primavera" deiturikoa. Honetan 12 urteko neska baten kasua azaltzen da.  Gizartearen abiadurarekin ez doa bat; ez die kasurik egiten gurasoei, ez da klasera joaten, hai duena jaten du eta orokorrean bere bizitza bere kabuz bizitzea nahi du. Gurasoek ez dute onartzen egoera hau eta gizarte hezitzaile baten gana jo behar izan dute. Kasua ezagututa, berarekin lanean hasten dira eta garapena handiak somatzen dira neskarengan. Gaur egun eskolara bueltatu da, familian duen giroa hobetu egin da eta motibazioa dela eta hainbat jarduera egiten ditu. Bestelarik gure izenburuaren zergaitia kontakizun honen protagonistak esaten zuen esaldia da. Gustokoa izan dugu eta kasua ondo laburbiltzen duenez, gure sarrerarako izenburua izatea erabaki dugu.

Gure ustez, beti ere hezkuntza pertsonetara moldatu behar den tresna da eta beharrezkoa da askatasunez aukeratzea. Kasu hauek ezagutzea positiboa dela uste dugu, lanean aritzeko bestelako esperientziak ezagutu behar dira adibide moduan hartzeko, kontuan izateko. 

Bestalarik, Ondo iza eta asko ikasi (azterketak laister dauzkagunentzako).




No hay comentarios:

Publicar un comentario

New York