miércoles, 6 de abril de 2011

Bolondresen beharra!

Bolondresen lana goraipatzeko, 2011 urtea bolondresen urtea izandatu du Europako gobernuak. Hori dela eta hainbat ekintza eta programa berriak proposatu dira, beti ere bolondresak erakarriz eta hauen lana azpimarratuz. Gazteen ekintza bultzatzeko "Youth in Action" programa sortu dute, modu honetan gazteriaren sormena eta mobilizazioa sustatzeko. Era berean, lana dohainik eginez beste pertsonenganako enpatia eta laguntza sentimendua garatzen ditugu gizarte hobeago eta esku-zabala sortuz.

Bolondreseko mugimendua, azkenengo urteetan zabaldu izan da. Unibertsitatean adibidez, aukera askeko ikasgaietan hainbat erakunde aurkeztu dizkigute bolondresa sustatu nahian. Gutako batek erakunde hauetako batean haritzen da eta egiten duen lana oso emaritsu da. Hauen lanak oso anitzak izanik, hala nola; sentsibilizazioa, mobilizazioa, dokumentazioa, bolondres berrien erakarpena, laguntza ezberdinak gizartean baldintza ezezkorretan daudenentzat, formazioa, etab.

Gure gizartean aldaketak sortuarazteko, lehenengo pausoa besteengan pentsatzea eta laguntza eskeintzea dela uste dugu. Garrantzizko lana egiten dutela deritzogu eta erremunerazio gabeko lana delakoan gure bloggean eskertu nahi diegu.

Hemendik ere, bolondresa egitera animatzen zaituztegu.

Hurrengoko link-ean usten dizuegu Europako Gobernuak urte honi ematen dion garrantziari buruzko albiztea.




Bolondresa egin, mundu hobeagoa eraiki! :)

3 comentarios:

  1. GARRANTZI GEHIAGO EMAN BEHARKO GENIEKE BOLONDRESEI, GUZTIZ ADOS NAGO!!!!

    http://www.youtube.com/watch?v=cjnasDswj6Q

    ResponderEliminar
  2. Neu donostiko bolondres talde 1tien nabil ta urte oso polita izango dela pentsatzn dot.
    Milesker zuen bloggean aipatzeagatik!!

    ResponderEliminar
  3. Gure ustez, aipatzeko gaia da. Gutako batek bolondres moduan jarduten du eta lan ikaragarria egiten duela uste dugu.

    Horrelako gende motibatua behar dugu!
    Eskerrik asko :D

    ResponderEliminar

New York