martes, 5 de abril de 2011

Euskeraz mintzatuz!

http://www.deia.com/2009/12/13/bizkaia/uribe-txorierri/euskal-txori-kantarien-herriak

Gaurkoan Euskal Herriaren hizkuntza ofizialaren egoeraz, hau da, euskeraz arituko gara.  Goian aipatzen dugun albistean, euskeraren erabileraz hainbat datu eskeintzen dira.Harritzekoa da Larrabetzun %73.55 euskaraz mintzatzen den bitartean, Bizkaiako beste herrialde batean (Derion) aldiz %31.59. Udal euskaltegiak eta AEK eskolak euskara bultzatuz eta datu hauek kontuan hartuta hainbat ekintza burutu dituzte gure hizkuntzaren erabileraren mesederako. Modu honetan gazteen arteko komunikazio ohiturak eraldatzea bilatzen da.

Bestetik, gure iritziz herriko udaletxeek sustatzen dituzten programa hauek baliagarriak dira, baina ez da nahiko. Badirudi kapitalismo eta komunikabideen bitartez lortzen den globalizazioa homogeneizatu egiten gaituela,  gure herriaren kultura baztertuz.

Bernardo Atxaga, La ciudad vasca-ren bitartez, proposamen berri bat aurkeztu du bideo honetan.  http://www.youtube.com/watch?v=YrmyqNIDqNM

Ondorioz;
  • Ados zaudete Bernardo Atxagak esaten duen euskal herri berriarekin?
  • Beharrezkoak ikusten dituzue udaletxeek proposatzen dituzten ekintzak? Zeintzuk dira erabili daitezkeen baliabideak euskera bultzatzeko?
  • XXI. mendeko Euskal Herria kulturanitza izanda, gure kultura moldatu behar dela pentsatzen duzue?

Zuen iritzia zein den jakitea gustatuko litzaiguke!

1 comentario:

  1. Egunon!
    Nik ere ikusi dut Bernardo Atxagaren bideoa eta ados nago proposatzen duen hiri berriarekin.

    ResponderEliminar

New York