miércoles, 11 de mayo de 2011

Txotxongiloen bideoa!

Blog hau egiterakoan, klasean egindako bideoa igotzea nahi genuen baina ezinezkoa suertatu da. Bideoaren montaia ikusi daitekeen arren ezin da entzun eta beraz ezinezkoa da youtuben sartu eta blogera igotzea.

Txotxongiloekin egindako bideoa dugu, Urgul mendian grabatu genuen arratsalde eguzkitsu batean. Haurrei zuzendutakoa da eta bertan munduan gertatzen diren naturarekiko gertaerei buruz sentsibilizatu nahi ditugu etorkizunean naturarekiko errespetua izateko.

Bideo hezitzailea izan behar zenez, lehenengoko pausua gaia zein izango zen aukeratzeaz gain nori zuzenduta egongo zen aukeratze zen. Modu honetan haur hezkuntzako edozein mailari aurkeztea erabaki genuen, txotxongiloen bitartez gure helburua ongi barneratu ahal dituztela uste dugulako.  

Gure blogari dagokionez hemendik aurrera azterketak direla eta, ez dakigu nolakoa izan den gure sarreren berritzea. Dena den, ahaleginduko gara normaltasunez jarraitzen gure igoerak eta gizartean gertatzen diren hainbeste jarduerei buruz hausnartzen.

gure bideoa ez jarri arren,gustokoa izan dugun txotxongiloen bideoa gehitu nahi dugu. Mexikoko Guadalajara herrialdean egindako desfilea.



Besterik gabe, eskerrik asko ta ondo pasa!










No hay comentarios:

Publicar un comentario

New York